miércoles, 14 de diciembre de 2016

TRANSEXUALITATE-EGOERAN DAUDENEI ARRETA INTEGRALA EMATEKO GIDA



Eusko Jaurlaritzak 2016eko maiatzean argitaratutako Gida.

Zuzendaritza, koordinazioa eta prestaketa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza
Laguntzaileak: Berdindu, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei arreta emateko zerbitzu publikoa, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duena. Honako elkarte hauek biltzen ditu: Aldarte, Errespetuz, Gehitu eta Guztiok. Chrysallis Euskal Herria, Adingabe Transexualen Familien Elkartea. 

Orain aurkesten dudan dokumentuan Gida honetan hezkuntzaren esparruan ematen diren gomendioen laburpena egin dut.

Nire ustez irakaslegoaren artean gai hau oraindik nahiko "berria" eta ezezaguna da. Gida honek oso tresna baliogarritzat jotzen dut, batez ere ikasle hauen eskubideak bermatzeko.




Gidan aipatzen den bezala guztiok jakin behar dugu transexualitatea ez dela gaixotasun mental bat, aniztasunaren erakusgarri baizik.

Gida honen helburuak honako hauek dira:

  • Transexualek eta genero-adierazpide batzuek jasaten duten bazterkeria murriztea.
  • Hezkuntza eta osasun-arloko profesionalak jardunbide egokietan trebatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario